Azpeitia eta Azkoitia arteko bidegorria itxiko dute gaur mantentze lanengatik

Nerea Uranga 2024ko api. 29a, 09:47

Urolako bidegorria.

Urolako bidegorriaren mantentze lanak egiten ari dira azken asteotan. Gaur Garmenditik Loiolara eta Loiolatik Azkoitira artean jardungo dute lanean.

Urolako bidegorriaren mantentze lanak tarteko, bidegorri zatiaren Azpeitiko tarte batzuk itxita egongo dira gaur. Garmendipeko futbol zelaitik Loiolako tren geltoki zaharrera arteko zatia eta Loiolako aterpetxetik Azkoitira arteko zatia itxiko dituzte gaur lanak egin ahal izateko.