Alde Zaharrean trafikoa moztuta eta hainbat aldaketa bihar, Domusa Teknik 40 MLK proba dela-eta

Mailo Oiarzabal 2024ko mai. 3a, 09:00

Estazioko zubia ibilgailuentzat itxita egongo da bihar.

Estazioko zubia itxita egongo da ibilgailuentzat eta Damasoneko zubia erabili beharko dute horiek Soreasura sartzeko, besteak beste. Halere, Estazioko zubia erabilgarri egongo da Enparan kaleko garajeetatik irten nahi duten autoentzat.

Goizean goizetik iluntzeraino, Domusa Teknik 40 eta 15 MLK mendi lasterketak direla-eta Alde Zaharra trafikoarentzat itxita izango da bihar, eta inguruan hainbat aldaketa izango ditu ibilgailuen joan-etorriak.

Done Jakue kalera, Soreasura eta Madalenara edota Enparan kalera sartzea izango dute ibilgailuek, baina mugatuta, eta aldaketa guztien berri eman du Udaltzaingoak. Horrela, Done Jakuera sartzeko aukera izango dute ibilgailuek, baina parrokia atzetik; hala ere, "ahal bada" aukera hori saihesteko eskatu dute udaltzainek. Estazioko zubia itxita izango dute ibilgailuek, Julian Elortza hiribideko autobus geltoki ondotik Perez Arregi plazatxoraino. Halere, udalak jakinarazi du Estazioko zubia erabli ahal izango dutela Enparan kaleko garajeetatik irten nahi duten autoentzat. Soreasura sartzeko, Damasoneko zubia erabili beharko dute ibilgailuek. Enparan kaleko garajeetara, berriz, ohiko moduan sartu ahalko dira ibilgailuak, Enparango zubira liburutegi aurretik sartuta.