Ilunpe pilola elkartearen zozketaren zenbaki saritua atera dute

Ilunpe pilota elkartearen zozketaren zenbaki saritua.

Larunbatean egin zuten zozketa, eta hamar eguneko epea izango du saritutako zenbakiaren txartelaren jabeak saria jasotzeko. Eskuz banakako txapelketa nagusiaren finalerako lau sarrera, lau pertsonentzako bazkaria Loiola hotelean eta 1.200 euro dira saria.

Ilunpe pilota elkarteak zozketa joan den larunbatean egin zuen, 12:00etan, Sanagustin kulturgunean. Saritutako zenbakia 19.316 izan da, eta ordezko zenbakia 10.775. Zenbaki sarituak dituzten txarteldunek hamar eguneko epea izango dute saria jasotzeko. Horretarako, 689 66 50 42 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Ilunperen zozketaren saria honakoa da: Eskuz Banakako Txapelketa Nagusiaren finalerako kantxako lau sarrera, lau pertsonentzako bazkaria Loiola hotelean eta 1.200 euro.