Ostiralean eta larunbatean Ilunpekoen pilota partidak izango dira Frontoi Txikian

Frontoi Txikia.

Eskuz banakako nahiz binakako pilota partidak jokatuko dituzte etxean; ostiralean, 18:15etik aurrera eta larunbatean, 16:00etan hasita.

Ostiralean eta larunbatean eskuz banakako lau eta erdiko eta eskuz binakako txapelketetako bina partida jokatuko dituzte Ilunpeko pilotari gazteek. Bi egunetan Frontoi Txikian izango dira neurketak.

Ostiralean, 18:15etik aurrera, eskuz banakako lau eta erdiko txapelketako bi partida eta Udaberriko Eskuz Binakako Txapelketako bat jokatuko dituzte Frontoi Txikian:

  • Iturralde (Ilunpe) vs Azpilikueta (Eibar). Kadeteak, bigarren maila.
  • Aranguren (Ilunpe) vs Munduate (Lapke). Kadeteak, lehen maila.
  • Ilunpe 2 vs Alde Zaharra. Infantilak, lehen maila.

Larunbatean, 16:00etan hasita, Udaberriko Eskuz Binakako Txapelketako partida bat jokatuko dute Frontoi Txikian:

  • Ilunpe 1 vs Gaztelupe 4. Infantilak, bigarren maila.