Aisia
Umeen Eguna ospatuko dute hilaren 26an Sanjuandegin
| 2012-05-15 | Aisia
Ostirala, hilak 18, izango da izena emateko azken eguna. Umeen Egunean parte hartu nahi duten gaztetxoek herriko ikastetxeetan banatu dituzten oharrak bete beharko dituzte.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 3 (naroa03, ainara)
Vespa eta Lambretta motoen dozenaka zale bilduko da igandean herrian
| 2012-05-15 | Aisia
11:00etan Azpeitian herriko plazan ongi-etorria egingo zaie, eta 12:00etan moto erakusketa izango da.
Bizkaira egun-pasa antolatu du Baigerak
| 2012-05-09 | Aisia
Maiatzaren 17an izango da irteera, eta Gernikatik Mundakara eta handik Bermeora joango dira. Izena emateko azken eguna bihar, osteguna, izango da.
Udaleku irekietan begirale aritzeko izen-emate epea zabalik dago
| 2012-05-07 | Aisia
Haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begirale eta heziketan behar berezietan adituak direnentzako deialdia egin dute, eta maiatzaren 20rako bidali behar da Curriculuma gib@azpeitia.net helbidera.
Aitzealdenk! jaialdirako sei sarrera zozkatuko ditu Uztarriak
| 2012-04-23 | Aisia
Sanagustinen izango da jaialdia eta ostiralean, hilak 27, hasi eta igandean, hilaren 29an, bukatuko da. Zortzi kontzertu izango dira egunotan, eta egun bakoitzerako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak. Zozketan parte hartzeko galdera honi erantzun behar zaio: Aitzealdenk! Zuzenean jaialdiko zein talde da Azpeitikoa?
14 eta 17 urte bitarteko gazteek udalekuetan izena eman dezakete
| 2012-04-16 | Aisia
Gipuzkoako Foru Aldundiak 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat udalekuak antolatu ditu. Interesa dutenek gaur, apirilak 16, hasi eta hilaren 24ra arteko epea dute izena emateko.
Euri asko, motor gutxi
Joan den zapatuan, hilak 14, IV. Motor Jaialdia egin zuten Sanjuandegin. Eguraldi txarra tarteko, motorzale gutxi gerturatu zen Azpeitira; dozena bat motorzale bertaratu ziren. Beste batzuk, berriz, autoz joan ziren Sanjuadegira egitaraua galtzerik ez zutela nahi-eta.
Eguraldi txarrari aurre egiteko, argazki erakusketa, DJ-a eta 'Back in Blue' taldea entzuteko aukera ...
Laugarren urtez, motor jaialdia ospatuko da larunbatean Xanjuandein
| 2012-04-11 | Aisia
[xanjuandei.com] Motorrak eta Rock&Rolla batera izango dira zapatuan, hilak 14, Sanjuandegin. Laugarren urtez jarraian, motorren burrunbak hartuko du auzoa. Giroa alaitzeko, argazki erakusketa ...
Mantal eta su artean, Sanagustinpean
Gaur, asteazkena, 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek patata tortilla lehiaketa egin dute, Pazko Asteko ekintzen baitan, Sanagustinpean.
Atzo, hasi ziren ekimenak eta etzi, ostirala, bukatuko dira. Bihar, esaterako, futbito txapelketa egingo dute Garmendipeko zelai artfizialean. Goiko argazkian gazte batzuk patata tortilla egiten.
# Lotura zuzena | Erantzunak: 1 (miren)
112 haur eta gaztetxok hartuko dute parte Pazko Asteko ekintzetan
| 2012-04-10 | Aisia
Gaur hasi eta ostirala bitartean, egunero izango dituzte hitzorduak goizez, 10:00etatik 13:00etara. 5 eta 12 urte bitartekoentzat egitarau bat dute prestatua eta beste bat 12 eta 16 urte artekoentzat. Hezitzaile gutxiago dituzte aurten, aurrekontu murrizketagatik, baina zozketarik egin beharrik ez dute izan, uste baino ume gutxiagok eman duelako izena.
Iratxera irteera antolatu du Baigerak apirilaren 19rako
| 2012-04-03 | Aisia
Txartelak salgai dituzte oraindik erretiratuen elkartean, 32 euroren truke. Jubilatuentzat eskaintzen diren gimnasia saioetan ere tokia badagoela jakinarazi dute Baigerako zuzendaritza batzordetik, bai igerilekuan eta bai kiroldegian. Nahi dutenek elkartean eman dezakete izena.
Bakardadeko kaperara bisita gidatuak, Aste Santuetan
| 2012-03-30 | Aisia
Bisita gidatuak apirilaren 5ean, 6an, 7an, 13an eta 14an izango dira. Loiolako turismo bulegoa, berriz, bihar, zapatua, irekiko dute eta apirilaren 15era arte egongo da zabalik.
Turkiari buruzko hitzaldia izango da gaur
| 2012-03-22 | Aisia
Xubane Iza azpeitiarrak Turkiara egindako bidaiaren harira eskainiko du hitzaldia. 19:00etan hasiko da Sindikatu Zaharrean.
Baigerak Sartagudara irteera antolatu du, martxoaren 15erako
| 2012-02-29 | Aisia
Ibilaldirako izena martxoaren 5etik 8ra eman behar da, Baigerako bulegoan, astegunetan. Bestalde, karta joko txapelketa izango da martxoaren 6an eta 8an, eta Baigera Iean eta II.ean. Txapelketarako izena emateko azken eguna gaur, asteazkena, da.
Sara Carrasco: "Helburua da lokalera datorren jendea eroso sentitzea eta irtetzean bueltatzeko gogoa izatea"
| 2012-02-10 | Aisia
Gaur, ostirala, irekiko dute Sanjuandegiko auzo lokala, auzotar zein herritar guztien erabilerarako. 19:00etan izango da inaugurazioa auzo lokalean bertan. Uztarria.com-ek Sara Carrasco Sanjuandegiko Festa Batzordeko zein XJ Auzolaneaneko kidearekin hitz egin du lokalaren nondik norakoez.
Iraurgi Cup kirol klubak mus txapelketa antolatu du larunbaterako
| 2012-02-09 | Aisia
Iraurgi Cup kirol klubak lehen mus txapelketa antolatu du larunbat honetarako, otsailaren 11. Loiolako Kiruri jatetxean jokatuko dute lehiaketa, 15:30ean hasita.
Izena Kirurin bertan eman beharko da eta txapelketa hasi bitartean horretarako aukera egongo da.
Sagardotegira irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak, zapaturako
| 2012-02-07 | Aisia
Izena hilaren 9a, osteguna, baino lehen eman behar da
08:00etan abiatuko dira plazatik
Gazteria Sailak lau ikastaro antolatu ditu datozen hilabeteetarako
| 2012-01-27 | Aisia
Sukaldaritza brasildarra, oinarrizko sukaldaritza, capoeira eta dantza afrikar ikastaroak izango dira otsailean eta martxoan
Interesa dutenek otsailaren 10erako eman beharko dute izena
Pirritx, Porrotx eta Marimototxek emanaldia eskainiko dute otsailaren 4an
| 2012-01-27 | Aisia
Izarraitz pilotalekuan izango da, eta bi emanaldi eskainiko dituzte: 16:00etan, eta 18:30ean
Sarrerak 6 euro balio du eta dagoeneko erosi daitezke herriko hainbat lekutan
Nepali buruzko hitzaldia izango da gaur
| 2012-01-26 | Aisia
Maite Azpiazuk eta Joseba Galarrak eskainiko dute hitzaldia Trekinga Nepalen izenburupean
.19:00etan hasiko da, Sindikatu Zaharrean

_new_normal.jpg)

/cache/soledadeko (1)_new_normal.jpg)