Larunbat gauetarako Azkoitia-Azpeitia autobus zerbitzua jarriko da

Uztarria.com 2002ko mar. 1a, 12:03

Larunbat gau eta goizaldeko autobus zerbitzuak ugaritu egingo ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, tartean Azkoitia-Azpeitia zerbitzua.

Larunbat gau eta goizaldeko autobus zerbitzuen esperientzia urrian jarri zen abian, eta izandako esperientzi onak animatuta zerbitzua indartu eta beste herrietara ere zerbitzua zabaltzea erabaki du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Antton Jaime Garraio eta Errepide diputatuak eta Antonio Alberdi Garraio zuzendariak atzo azaldu zutenez, Diputazioak autobusek %20ko okupazioa izango zutela espero zuen, baina %23koa izan dute.

Larunbat gau eta goizaldean 15 linea arituko dira lanean. Gipuzkoako Foru Aldundiak orainarte 415€ finantzatu du autobus bakoitza, baina aurrerantzean 345€ jaitsiko du diru laguntza. Izan ere, udaberrian eta udan erabiltzaileen kopurua %35era igoko dela espero baita.

Gehiago Egunkarian