Jende ugari Euskal Eskola Nazionalaren aldeko festan

Ikasberri Azpeitiko Ikastola 2002ko api. 22a, 21:04
Egun guztian zehar, giro paregabeaz gozatzeko aukera izan zen

Igandean ospatu zen Euskal Eskola Nazionalaren aldeko jaia. Bertan, hainbat herritako ikastolek hartu zuten parte, Euskal Herriko inguru erdaldunetako ikastola desberdinak; Arabako Lapuebla de Labarcako ASSA Ikastola, Leioako Betiko Ikastola, Tuterako Argia Ikastola eta Lapurdiko Hazparne Ikastola izan ziren.

Goizeko hamaiketan eman zitzaion hasiera Euskal Eskola Nazionalaren aldeko jaiari. Eguraldia lagun izanik, hainbat jende inguratu zen ekitaldietan parte hartzeko asmoz. Era guztietako ekitaldietaz gozatzeko aukera izan zen atzoko festan. Goizean, umeen arteko pilota partiduak eta herri kirolak izan ziren ikusgai. Eguerdi aldean, azoka plazan herri bazkaria egin zen. Arratsalde aldean, umeentzako animazioa egon zen eta jaiari bukaera emateko, Txan magoaren ikuskizuna.