Atzo, Kaito Telebistak zuzeneko programa berri bat egin zuen

Uztarria.com 2002ko mai. 17a, 15:05
Astelehen eta ostegunetan 20:30ean izaten dira zuzenekoak

Kaito TB-tak herriko talde ezberdinekin elkarlanean egingo dituen zuzeneko programekin hil honetan hasi da. Alde Zaharreko Merkatarien Elkartea izan zen atzokoan gonbidatua.

Asteartea eta ostegunetan 20:30ean izaten dira zuzenekoak Kaito TB-tan. Asteartean Kirol arloari loturiko saioak emititzen dira, eta ostegunean berriz, bestelako gaiei lotutakoak.

Atzokoan Alde Zaharreko Merkatarien Elkartea izan zen platoan. Jone Iturralde, elkarteko lehendakaria, eta Juan Mari Gajate, lehendakari ordea, elkarteaz eta urtean zehar egiten dituzten ekitaldiez mintzatu ziren, baita ere Alde Zaharra Biziberritzeko duten planaz. Astearteko kirol saioan, berriz, Lagun Onak Futbol Taldekoak izan ziren programan.

Datorren asterako Kaito TBak Lagun Onak M.B.koak izango ditu gonbitatu asteartean, eta Juanjo Martinez, Urola Zentru Medikuko zirujaua, ostegunean.

Uztarria aldizkariak martxoan jaso zuen proiektu honen berri erreportai batean.