Auzo eta kaleak festa giroan

Uztarria.com 2002ko mai. 29a, 14:05

Ekainaren hasieran Sanjuandegiko Udaberriko Jaiak eta Eliz kaleko eta Enparan kaleko Gorputz Jaiak ospatzen dira herrian. Sanjuandegikoak eta Enparan kalekoak datorren asteburuan izango dira, ekainaren 1 eta 2an. Eta Eliz Kalekoak berriz, ekainaren 8an eta 9an.

Dena prest da asteburu honetako Enparan kaleko Gorputz Jaietarako eta Sanjuandegiko Udaberri Jaietarako: kaleak atonduta, barrakak montatuta... Festarako gogoa bakarrik behar da, eta festa giroan sartzeko bada aukerarik asteburua bitartean. Sanjuandegiko Udaberri Jaien baitan pasa den igandetik hainbat ekitaldi izan dira dagoeneko, usakume tiraketa igandean eta txiste kontalaria astelehenean. Eta asteburua bitartean ekitaldi gehiago ere izango dira. Gaur bertan, Elixabette Makazaga ipuin kontalaria Garoa tabernan izango da arratsaldeko 20:00etan; bihar, Rafa kubatar musika kontzertua entzuteko aukera izango da Izaro tabernan, hau ere 22:00etan eta ostegunean, Mus Txapelketa jokatuko da Ongi Etorri erretegian 21:00etan.

Dena den, ofizialki Sanjuandegiko Udaberri Jaiei ostiralean emango zaie hasera, 22:00etan txupinazoarekin. Eta larunbatean eta igandean hainbat ekitaldi izango da festaz gozatzeko.

Enparan Kaleko Gorputz Jaietan ere bada festarako aukera larunbatean eta igandean antolatu dituzten ekitaldiekin.

Eliz Kaleko Gorputz Jaiak hurrengo asteburuan ospatuko dira, ekainaren 8 eta 9an. Baina asteburu honetan izango da aurrerapenik, larunbatean jokatzen baita XV. Erretz Txapelketa.