Udan gauetako autobus zerbitzuak izango dira Eibarrera

Uztarria.eus 2002ko uzt. 3a, 13:07

Uztailaren 5tik urtarrilaren 18a arte Azpeitia-Eibar eta Eibar-Azpeitia gauetako autobus zerbitzua izango da larunbatetan. Eta uztailaren 5etik irailaren 13a arte ostiral eta larunbatetan izango dira gauetako autobus zerbitzuak.

Pesa autobusak Eusko Jaurlaritzarekin egindako akordio baten bidez, Azpeitia-Azkoitia-Elgoibar-Eibar eta Eibar-Elgoibar-Azkoitia-Azpeitia asteburu gauetan autobus zerbitzuak jartzea adostu dute. Uztailaren 5ean jarriko da martxan autobusen gauetako ordutegia eta Pesa autobusen eguneko ordutegia bere horretan mantenduko da. Pesa autobus zerbitzuak hiru geltoki ditu, anbulategi aurrean, Sanjuandegin igerileku aurrean eta Loiolan.

Ordutegia

Azpeitia-Eibar (Uztailaren 5etik irailaren 13a arte). Ostirala eta larunbata gauetan: 00:30ean/02:30ean/04:30ean

Azpeitia-Eibar (Irailaren 13tik urtarrilaren 18a arte). Larunbata gauetan: 00:30ean/02:30ean/04:30ean

Eibar-Azpeitia (Uztailaren 5etik irailaren 13a arte): Ostirala eta larunbata gauetan: 01:30ean/ 03:30ean/05:30ean

Eibar-Azpeitia (Irailaren 13tik urtarrilaren 18a arte). Larunbata gauetan: 01:30ean/03:30ean/05:30ean

Informazio gehiagorako, Pesaren ordutegien informazio telefonoa 902 10 12 10 da.