Xoxoteko aterbean teilatu berria puskatu dute

Lagun Onak, M.B. 2002ko uzt. 18a, 17:07

LAGUN ONAK M.B. mendi elkarteak Xoxoteko aterbeko teilatu berrian norbaitek harriak botata zenbait teila puskatu izana salatu nahi du.

Dakizuen bezala elkartea aterbearen berritze lanak aurrera eramateko ahaleginetan ari da, eta hau horrela uztailaren 3an teilatua berritzeari ekin zitzaion. Gure harridurarako uztailaren 15ean, berritzea amaitu eta hurrengo egunean, teilatua kaltetuta aurkitu dugu.

Berritze lan hauek elkarteari eta bertako kideei suposatzen dioten esfortzua kontutan izanik ez dugu ulertzen norbait aterbea berritzearen asmoen kontra egotea, eta ekintza hauek horrela burutzea.

Besterik gabe eskatu nahi diegu aterbera gerturatzen diren mendizaleei horrelako ekintzen testigu izanez gero elkarteari berri eman diezaiotela. Berriro gertatuko ez delakoan agurtzen gara