Pasa den larunbatean Batasunaren aldeko manifestazioa egin zen Azpeitian

Uztarria.eus 2002ko ira. 2a, 19:09
400 lagun izan ziren manifestazioan

Pasa den astean, hainbat mobilizazio egin ziren Azpeitian Batasunaren kontrako ilegalizazio prozesua eta Baltasar Garzon epaileak ateratako autoa salatzeko, hala nola, ostiral arratsaldean kotxe karabana eta burrunbada izan ziren herriko auzo eta kaleetan. Larunbatean, berriz, Batasunaren aldeko manifestazioan 400 lagun bildu ziren.

Ertzaintza oraindik ez da sartu Azpeitiko Batasunaren egoitza ixtera (dagoeneko Euskal Herriko hiriburuetako eta zenbait herritako 25 egoitza eta lokal baino gehiago itxi dituzte). Ezker abertzaleko kideak, azken egunotan, ertzainak egoitza ixtera noiz etorriko daude. Itxiera agindua eta Ertzaintza Garzonen "aginduetara" aritzea "salatu" dute ezker abertzalekoek.

Datorren larunbatean Bilbon Faxismoari stop! Euskal Herria aurrera lemapean izango den manifestaziorako autobusa antolatu da Azpeititik. Autobusez Bilbora joateko aurrez izena eman behar da Orkatz tabernan.