Prest dira Gizartekintza Sailak antolatutako ikastaroak

Uztarria.eus 2002ko ira. 18a, 13:09

Udaleko Gizartekintza Sailak 2002-2003 ikaturterako hainbat ikastaro antolatu ditu. Bost ikastaro burutuko dira aurtengo ikasturtean: Laboreak, Esku Lanak, Joste Ikastaroa, Asertibitatea eta Abileziak Ikastaroa eta Erreflexoterapia Tailerra. Gizartekintzak antolatutako ikastaroak urrian hasiko dira. Hiru lehenak Betharramdarretan izango dira, eta ekainerarte luzatuko dira. Beste biak Aitonena Ieko aretoan izango dira, eta Gabonetako oporraldirako amaituko dira.

Betharramdarretan ondorengo ikastaroak izango dira:

  • Labore Ikastaroa. Gurutze puntua, bordatuak, boliloak... egiten ikasiko dira ikastaroan. Rosario Ibaeta izango da irakaslea. Astean hiru egunetan: astelehena, asteartea eta osteguna, 15:00etatik 17:00etara edo 17:00etatik 19:00etara.
  • Josteko Ikastaroa. Maite Ostrak emana. Asteazken eta ostegunetan, 15:00etatik 17:00etara edo 17:00etatik 19:00etara.
  • Esku Lanak.Metal gainean, egurrean, poliuretanoan margoketa eta berriztaketa lanak. Astean behin bi orduz asteazkenetan edo ostiraletan. Asteazkenean, goisez, 10:00etatik 12:00etara edo arratsaldez, 15:00etatik 17:00etara. Ostiraletan, 17:00etatik 19:00etara edo 19:00etatik 21:00etara.

Aitonenako aretoan ondorengo ikastaroak izango dira:

  • Asertibitatea eta Abileziak Ikastaroa. Pepe Bojó izango da hizlaria. Ikastaroak autoestima eta autokonfidantza indartzea du helburu. Abenduaren 17a arte luzatuko da, eta asteartero izango da 15:30eatik 17:30etara.
  • Erreflexoterapia Tailerra. Zorion Insaustik emango du tailerra urriaren 3tik azaroak 21a arte. Jardunaldi osoa praktikoa da eta hanka azpian masaia emanez gaixotasun ezberdinei aurre egitea da helburua.

Ikastaro hauetan izena emateko eta informazio gehiagorako 943-157192 telefonora deitu behar da.