Mikel Arrieta, Mikel Abaunz eta Nagore Godoy-k Egunkariako lau hilabetetako harpidetza irabazi dute

Baite Euskara Elkartea 2002ko ira. 25a, 13:09

Uztailaren 25ean Baite Euskara Elkarteak zozketatutako lau sarietatik bat azaldu ez denez, sari hori bazkideen artean zozketatu da. Egunkariako urtebeteko harpidetza da oraindik jaberik gabeko saria, eta hiru bazkideren artean zozketatu da. Bazkide bakoitzak lau hilabeteko harpidetza izango du. Hauek dira irabazleak: Mikel Arrieta, Mikel Abaunz eta Nagore Godoy.

Irabazlerik gabeko zenbakia 7.329 zen, jabea azaldu ez denez zegokion saria bazkideen artean zozketatu da, beraz, orain zenbaki honek ez du baliorik.

Bestalde, Baitek zozketatutako sarien beste hiru irabazleak pasaden astean iragarri genituen. Hauek dira saridun zenbakiak eta txartelen jabeak:

9.222 - Marian Aizpuru Erratzun (Bazten, Nafarroa) Kordoa Etxea nekazalturismoan bi lagunentzako asteburuko egonaldia.

7.879 – Mari Jose Sudupe, Zestoako bainu etxean bi lagunentzako ur zirkuitu eta masajea.

9.341 – Jose Mari Arregi, Larrañaga Hotela-jatetxean bi lagunentzako afaria.

_________________________________________________

Oharra: Baiten bazkide egitea urtean sei euro besterik ez dira. Hiru eratara egin zaitezke bazkide:

  • 943 15 03 58ra deitu eta zeure datu pertsonalak emanez.
  • Baite@uztarria.com-era idatziz, Baiteko bazkide egin nahi duzula esanez, datuokin: izen-abizenak, helbidea, herria, telefonoa, eta zure kontu korronteko 20 zenbaki.
  • Zuk zeuk sei euro sartuz kontu honetan: 3035 0020 57 0200049302 (Euskadiko Kutxa).