Jubilatuen Aste Berezia gaur hasiko da

Uztarria.eus 2002ko urr. 14a, 15:10

Gaur arratsaldeko 18:00etan, txokolatadarekin, emango zaio hasiera Jubilatuen Aste Bereziari. Eta urtarrilaren 20a bitartean hainbat ekitaldi burutuko dira Aitonenako bi egoitzetan.

Hitzaldiak, mahai jokoak, egunpasak... antolatu dira aurtengo Jubilatuen Aste Bereziaren baitan. Egunero izango da ekitaldiren bat, ikus gure agenda.

Igandean ospatuko den ekitaldi nagusiarekin emango zaio amaiera Jubilatuen Aste Bereziari. Egun horretan hildako jubilatuen oroimenez meza izango da 11:00etan parrokian. Ondoren hamaiketakoa egingo da Aitonena Iean eta 12:00etan dantzariek ikuskizuna eskeiniko dute. 14:00etan, berriz, Kiruri jatetxean bazkaritarako bilduko dira jubilatuak. Loiolarako joan-etorrirako autobusa izango da.