Miren Odriozola Argentinako Euskal Astean da

Uztarria.eus 2002ko urr. 23a, 13:10

Aste honetan Argentinako Rosario hirian ospatzen ari den Euskal Astean da Miren Odriozola, Udalbiltzako Nazioarteko Burua, Xarlo Etchezarretarekin batera. Elkar da Geroa da Euskal Astearen leloa, eta astelehenean hasi eta igandera bitartean hainbat bilera eta harreman gauzatzeko asmoa dute Udalbiltzaren ordezkariek.

Miren Odriozola eta Xarlo Etchezarreta, Udalbiltzako kideak, dagoeneko lehen bilerak eta harremanak izan dituzte Argentinako euskaldunekin. Azaldu dutenez: "Euskal Herrian bizi dugun egoera eta Udalbiltzak bultzaturiko Eskubideen Kartaren eztabaida prozesua izan genuen mintzagai".

Argentinako Euskal Astean bertako hainbat euskaldunez gaina, Txile, Uruguay eta Euskal Herriko ordezkaritzak gizango dira.