Behetarrak taldea aurrera Bertso Parranda 2002an

Uztarria.eus 2002ko aza. 18a, 12:11
Orkatz tabernan izan zen bigarren saioa azaroaren 15ean

Pasa den ostiralean Orkatz tabernan Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatu duen Bertso Parranda 2002ko bigarren saioa izan zen. Bertso saioan Behetarrak eta Mak taldeak aritu ziren eta aurkezle lanetan, berriz, Ainara Betegi aritu zen. Behetarrak taldea finalaurrekoetara pasatu da.

Bigarren saio honek ere Orkatz taberna betetzea lortu zuen, bertso saioa hasi aurretik jendea bildu zen tabernan eta 23:00etan gainezka zegoen. Saioan aurkezle lanetan Ainara Betegi aritu zen eta bertsotan, berriz, bi hirukote: Behetarrak (Eneko, zestoarra, eta Asti eta Mieltxo, aizarnazabaldarrak) eta Mak (Kurku, Ministro eta Ander, azpeitiarrak) aritu ziren. Behetarrak taldeak aurrera egiteko aukera lortu zuen, eta finalaurrean jardungo du.

Hurrengo saioa

Bertso Parranda 2002ko hirugarren saioa, azaroaren 29an, 23:00etan OƱatz tabernan izango da. Oraindik bertan lehiatuko diren bi taldeak zehazteko daude.