Eskola kontserjerako plaza bat lehiaketara atera da

Uztarria.eus 2002ko aza. 20a, 13:11

Eskola Konserjerako plaza bat lehiaketa bidez egiteko deialdia egin du Udalak gaur. Lehiaketara aurkezteko epea abenduaren 10ean amaitzen da, eta eskaerak Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean edo posta bidez egingo dira.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 220. zenbakian ,jasotzen dira, lehiaketaren oinarri eta lanpostuaren zereginak. Eta bertan zehazten denez, lehiaketara aurkezteko eskabide orriak Udaleko Erregistro Bulegoan dira.