VII. Argazki Rallyaren irabazleak erabaki dira

Azpeitiko Argazki Elkartea | Taldeak | Artikulua
2002-11-27 12:11

Pasa den astelehenean, azaroaren 25ean bildu zen epaimahaia Azpeitiko Argazki Elkartean eta 66 partaideen argazki bildumak ikusi ondoren honako emaitza erabaki du:

Sari banaketa larunbatean izango da arratsaldeko 19:00etan Aitonene I aretoan.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Helduak

_1 saria_: Juan Mari Ibarzabal (Azpeitia). 180€ eta garaikurra.
_2. saria_: Ignacio del Rio (Ermua). 150€ eta garaikurra.
_3. saria_: **Iñaki Aranburu** (Azpeitia). 120€ eta garaikurra.
_Herriko Lehen Sailkatua_: **Iñaki Etxenagusia**. 90€ eta garaikurra.
_Argazki Onena_: Jabier Padrini (Donostia). 60€ eta garaikurra

Gaztetxoak

_1 saria_: Maria Barrasa (Urretxu). 30€ko balea eta garaikurra.
_2. saria_: Nerea Belategi (Azpeitia). 18€ko balea eta garaikurra.
_3. saria_: Leire Juaristi (Azpeitia). 12€ko balea eta garaikurra.

VII Mendiko Argazki Rallya Argazki Elkarteak antolatzen du Lagun Onak M.B.ren laguntzarekin. Aurten rallya azaroaren 3an izan zen eta 66 lagunek hartu zuten parte. Sari banaketa berriz, larunbat honetan egingo da arratsaldeko 19:00etan Aitonena I aretoan, eta rallyan ateratako argazki bildumen emanaldia ere eskainiko da.

Erantzunak

uztarria.com | 2002-12-03 : 10:12

VII. Argazki Rallyako argazki sarituak eta sailkapenak dagoeneko "Azpeitiko Argazki Elkartearen":http://www.azpeitikoargazkiel... web orrian dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa