Errezildik Tolosarako bidea itxita da bi norabideetan lubiziagatik

Uztarria.eus 2002ko abe. 4a, 16:12
Lanean ari dira bidea zabaltzeko

Azken egunetako euriteen ondorioz herriko eta inguruko errepideak ez dira oso egoera onean, lubiziak eta ur putzuak nonahi ikusi daitezke. Gaur goizean bertan, Errezildik Tolosarako bidea itxi da izandako lubizi batek errepidea moztu duelako, eta beraz, Urrakitik pasa behar da Tolosara joateko.

Uztarriari Ertzantzak jakinarazi dionez, une hauetan Errezilko bidea baino ez dago itxita Azpeitia inguruan. Errepide hau goizaldean izandako lubizi baten ondorioz itxi da. Bidea gainera bi aldeetatik itxi da, eta ondorioz, Urrakiko errepidea erabili behar da Tolosara joateko eta handik etortzeko.

Gainerantzeko errepideak irekita dira, eta Errezilgo errepidea une batetik bestera zabalduko dela uste da, errepidean garbitze lanean ari baitira.

Trafikoari buruzko informazio gehiago hemen