Xabier Etxeberria, Fresnesera eta Jabi Agirre, Fleury Merogisera eraman dituzte

Uztarria.eus 2003ko urt. 22a, 13:01
Atxilotu zituztenean poliziak izandako jarrera bortitza salatu dute biek

Xabier Etxeberria Txapi eta Jabier Agirre Jabi Fresneseko eta Fleury Merogiseko kartzeletara eraman dituzte Laurence Levert epailearen aurrean izan ondoren.

Laurent Levert epailearen aurrean atzo izan ziren Frantzian atxilotutako bi azpeitiarrak, eta honek aginduta eraman dituzte Fresneseko eta Fleury Merogiseko kartzeletara. Bi kartzelak Paristik gertu daude, kanpokaldean. Epaileak, "Gaiztagin elkarteko kide izatea, armak izatea, dokumentazio administratibo faltsua erabiltzea, matrikula faltsuak erabiltzea eta auto baten lapurreta saiakera" leporatzen dizkie biei.

Bestalde, Txapi eta Jabik atxiloketa unean poliziak izandako jarrera bortitza salatu zuten epailearen aurrean. Atxiloketa unean eta baita ere ondoren eraman zituzten furgonetan lurrera bota eta gorputz osoan ostikoak jaso zituztela esan zuten.

Alboko mapan beltzez Bourges herria, atxilotu zituzten lekua eta Paris.

Berria Egunkaria-n irakurri dugu.