Nagore Aranburuk 'Kutxidazu bidea, Ixabel' antzerkirako moldatu du

Uztarria.eus 2003ko urt. 23a, 13:01
Gorringo antzerki taldeak taularatuko du

Nagore Aranburu aktore azpeitiarra, Joxean Sagastizabalen Kutxidazu bidea, Ixabel liburua antzerkirako egikotzen aritu da. Anjel Alkainek gidatzen duen Gorringo taldea ari da antzerki lan hau prestatzen, laster taularatzeko asmotan.

Gorringo taldea, antzerki talde berria da eta Anjel Alkain aktore ezagunak gidatzen du. Antzerki talde honen asmoa euskaraz sortutako lanak taularatzea da. Gorringo taldeak eskatuta heldu zion Nagore Aranburu aktore azpeitiarrak Kutxidazu bidea, Ixabel liburu arrakastatsua antzerkira egokitzeari. Horretarako Nagorek liburuaren egilearen, Joxean Sagastizabalen, laguntza izan du. Egunkariari Nagore Aranburuk honakoa azaldu dio: "Hainbeste gustatu zitzaidan liburua, saiatu naizela ahal zen neurrian liburuko kontakizuna bere horretan uzten".

Gorringo taldean Kutxidazu bidea, Ixabel antzezlana prestatzen ari diren aktoreak honakoak dira: Anjel Alkain, IƱaki Agirrezabal, Ixabel Agirresarobe, Egoitz Lasa, Ainere Tolosa eta Mikel Sarriegi. Zuzendari lanak egiten Anartz Zuazua ari da. Antzerki lana, martxoaren 15ean Tafallan estreinatuko da.