KORRIKA 13rako herri batzordea osatzeko bilera deialdia

Olatz Aranguren 2003ko urt. 24a, 14:01

Bi urtean behin egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia abian da, eta laster da gurean.

Aurten KORRIKAk bere 13.korrikaldia burutuko du eta laster abiatuko da Euskal Herria zeharkatzen duen ekimen erraldoia. Baina horrek aldez aurreko prestaketa lanak eskatzen ditu, KORRIKA egunaz herritar guztiok goza dezagun. Horretarako azpeitiar guztiei jakinarazi nahi diegu herri ezberdinetan KORRIKA batzordeak eratzen hasi direla eta Azpeitian ere zeregin horretan murgilduta gabiltzala. Eta beraz, herritar guztiei hurrengo ostegunean, urtarrilaren 30ean, AEKko euskaltegian egingo den KORRIKA 13 batzordearen bilerara etortzeko deia luzatu nahi diegu.