Aitor Aranak irabazi du haur eta gazte literaturako Baporea saria

Uztarria.eus 2003ko urt. 31a, 16:01

Aitor Aranak, Urrestillan bizi den idazle legazpiarrak, haur eta gazte literaturako Baporea saria irabazi du. Aitorrek Azken gurasoak narrazio lana aurkeztu zuen lehiaketara, eta epaimahaiak aho batez hartu zuen erabakia.

Aitor Aranak Azken gurasoak lanarekin sei mila euroko saria jasoko du, eta eleberria SM argitaletxeak aterako du aurki.

Aranak bigarrenez eskuratu du Baporea saria. 1989an Loaren bidez lanarekin eskuratu zuen. Baina Baporea sariaz gain Aitorrek baditu beste hainbat sari. Iaz, esaterako, BBK-k eta Euskaltzaindiaren literatura sariketetan, eleberri eta antzerki arloko sariak irabazi zituen, Bost ahizpa eta Lagun mina obrekin. Bi liburuak ekainean argitaratuko dira.

Egunkarian ikusteko egizu klik.