Juan Joxe Agirrek irabazi zuen 12x12 Azpeitiako I.Argazki rallya

uztarria 2003ko uzt. 21a, 19:07
22 lagunek hartu zuten parte, Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatutako lehen Rallyan

Ostiralean jarri zioten txapela buruan Juan Joxe Agirreri. Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan izan zen sari banaketa, Rallyan parte hartu zuten 22 lagunen diapositibak ikusi ondoren.

Azpeitia Argazki 12x12 lehiaketaren aurreneko aldia izan da Juan Joxe Agirrek irabazi duena. Iñaki Etxenagusia izan zen bigarren saritua, eta Iñaki Aranburu hirugarrena.

Hiru lagunek osatu zuten epaimahaia, eta argazkilari denen argazki bakoitzari puntuaketa eman zioten, 0tik 9ra.

Informazio gehiago, Azpeitiko Argazki Elkartean