Ibon Zubilagak irabazi zuen txirrindularitzako San Inazio saria

uztarria | Kirolak | Artikulua
2003-07-29 11:07

Larunbatean Azpeitian lastertu zen XXXIII San Inazio txirrindulari txapelketan azkoitiar bat izan zen irabazle: Tximela Kubota taldeko Ibon Zubilaga.

Ihesaldi baten ondoren iritxi zen Zubilaga helmugara, eta bidea berarekin egin zuen Ibon Sardon izan zen bigarrena. Yannic Raskin iritsi zen hirugarren.

Honela geratu ziren Tximela Kubota Azpeitiko taldeko mutilak:

Imanol Aizpuru bostgarren
Ander Garmendia zortzigarren
Jon Juaristi hamalaugarren
Unai Iparragire hamazortzigarren
Jon Etxeberria hogeita bederatzigarren
Mikel Garate berrogeita laugarren

Erantzunak

ZORIONAK | 2003-07-29 : 14:07

Zorionak ibon eta talde guztiari, baño baita ere Lagun Onak taldean lanean ari diren guztiei: Heri, Aitzaki, Juanjo, Gastañe, Arellano eta abar. Futbolaz aparte, herriko gazteentzat beste aukera ederra jarri dezute. Eta atzetik ere talde bikaña ba dator: Iñaki Zubizarreta, Beñat Bilbao, Jakes Goenaga, Jon Altuna, Omar , ... jarraitu horrela eta erakutzi kirol honen xarma.

AUPA MUTILAK | 2003-10-18 : 16:10

Lasai Mikel Garate nahiz eta zuk 44 garren egin onena izango zara AUPA MUTILAK segi orrela!!!!!!!

aupa txiemla!! | 2003-12-07 : 18:12

zorionak danoi ta batiz bat iboni bainon lasai azken eindezuonak eee mikel zeu izengo zea ta onena!!! segi zazue ola mutilak !!!!! onenak zeate!!!!

aupa txiemla!! | 2003-12-07 : 18:12

zorionak danoi ta batiz bat iboni bainon lasai azken eindezuonak eee mikel zeu izengo zea ta onena!!! segi zazue ola mutilak !!!!! onenak zeate!!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa