Loiolako etorbidea norabide bakarrekoa izango da abuztuan

uztarria 2003ko uzt. 29a, 19:07

Abuztuan, Loiolako etorbidean Azpeititik Azkoitiranzko norabidean bakarrik joan ahalko dute autoek, obrak direla eta. Azkoitik Azpeitira etorri nahi duenak Oñatz azpiko bidea hartu beharko du, Loiolako tren estaziotik Garmendi-gainera doana.

Gaur bertan Gipuzkoako Diputazioak jakinarazi duenez, Loiolako etorbidea, GI-631 errepidea, erdizka moztuko dute abuztuan. Beraz, Azpeititik Azkoitira joan ahalko dute autoek, baina Azkoititik Azpeitira ez. Handik datozenek Oñatz azpiko bidea hartu beharko dute.