Triku Festaren III. edizioa ostegunean hasiko da

uztarria 2003ko ira. 15a, 20:09

Joko duten talde gehienak azpeitikoak dira. Herriko giroa bizitzea eta herriko taldeei jendaurrean aritzeko aukera ematea dira Triku Festaren xedeak.

Urrestillako eta Zubi Zaharreko taldeek antolatu dute aurten ere Triku Festa, Udalaren dirulaguntzarekin. Ostegunetik igandera 15 taldek joko dute herriko zenbait tabernetan. Musika jaialdi hau egiten den hirugarren aldia da, honako hau. Triku Festa izena iaz hartu bazuen ere 2001ean ere izan zen musika jaialdia, herrian. Hirugarren edizio honekin festaren egonkortzea etorriko den ustea dute antolatzaileek.

Gainera, taldeetako kide ez direnek ere musika sormenean parte hartzeko aukera izango dute, aurten. Larunbatean, perkusioa joko dute zenbait lagunek, eta begira dagoen baten batek ere jo nahiko balu aukera emango diote.

Urretxuko taldeak

Urretxun ba omen da Zubi Zahar eta Urrestillako taldeen antzeko talderen bat. Haiengana jo dute egitaraua betetzeko taldeak bilatzeko. Normalean, antolatzaileek ezagutzen dituzten taldeak ekarri ohi zituzten, orain arte. Aurten, ordea, hango talde berriak ekarriko dituzte. Lau talde.

Lau egunetako egitaraua

Lau egunetan egitarau zabala osatu dute, herriko hiru taberna eta San Agustinpean.

-Irailak 18, osteguna
Kaka Zaharra
Seme putiek
Patadazo
21:00etan, Orkatzen

-Irailak 19, ostirala
Segabathor
Legen Beltza
20:30ean Korralen
Paifull
Fits
21:45ean OƱatzen

-Irailak 20, larunbata
Ezinean
Klinex
16:00etan, Orkatzen
Aterkings
Los ciclones
17:00etan, Korralen
Auzoko preskuek
P.A.M. (Puto Amoak Matematikan)
22:00etan San Agustinpean

-Irailak 21, igandea
Txalaparty
Goizean, Komuntzon
Fundiziyue
Tiobibo
17:00etan.