Julian Barrenetxea Abesbatzak kide berriak behar ditu

Uztarria.eus 2003ko ira. 19a, 18:09

Ikasturte berria haster dago, eta Julian Barrenetxea Abesbatzak plan berriak egin ditu. Plan horiek betetzeko, ordea, kide berriak gustora hartuko lituzke.

Abesbatzeko kide izan nahi duenak, entseguen tokira joan besterik ez du: Aitonenako laugarren pisura. Bertan egongo dira astelehen eta asteazkenetan, 21:15etik 22:30era. Informazio gehiago nahi duenak telefono zenbaki honetara deitu dezake: 653 738902.