Itsasik artzain eta inudeen konpartsan parte hartzeko gonbita herritarrei

uztarria 2004ko ots. 17a, 19:02
  • Ekitaldia indartzeko helburuz egiten dute gonbidapena
  • Elegante jantzita nahiz konpartsako pertsonai batez jantzita atera daiteke kalejiran

Itsasi dantza taldeak herritar guztiei gonbita egin die, urteroko legez, elegante egunean antolatzen duten artzain eta inudeen konpartsan parte hartzera. Ordu eta erdi inguruz arituko dira kalejiran musika lagun dutela. Hau amaitu ondoren bazkaria egingo dute, eta bazkari horretara ere nahi duen guztia gonbidatua dago. Hau guztiarekin, ekitaldiari indar gehiago eman nahi dio Itsasi Euskal Kultur Taldeak.

Bi aukera daude parte hartzeko: batetik, elegante jantzita eta bestetik, konpartsako pertsonai bereziz jantzita. Azken jantzi hauek Itsasi taldeak eskainiko dizkie parte hartzen duten herritarrei. Jantzia hauek alkate, alkatesa, apaiza, epailea, idazkaria, mikeletea, inudea, marinela, sendagilea, erizaina, argazkilaria, zapata garbitzailea, globo saltzailea, pirulera edo barkileroa dira.

Parte hartu nahi dutenek telefono zenbaki honetara deitu eta mezu bat utzi dezakete (943 15 18 49), Itsasiko lokaletara joan edota itsasi@itsasi.com helbide elektronikora idatzi dezakete.