"Nazio Eztabaidaguneak bide bat irekiko du, eta ea arduradun politikoek jarraitzen duten", dio Xarlo Etxezaharretak

Berria 2004ko api. 13a, 18:04
  • Xarlo Etxezaharretak sei hilabete eta erdi iragan ditu preso Espainian Udalbiltzako kide izateagatik. 60.000 euroko bermea ordaindu ondoan askatu dute.
  • Zapatuan, omenaldi hunkigarri eta jendetsua jaso zuen Etxezaharretak Hazparnen.

Xarlo Etxezaharreta Azpeitiarekin senidetuta dagoen Hazparne herrikoa da. Egun gutxi igaro dira, aske geratu zenetik -Udalbiltzako kide izateagatik sei hilabete preso igaro ondoren- eta oraindik ere zertxobait nahastuta dagoela esan zuen Berria-k igandean argitaratu zuen elkarrizketan.

Elkarrizketan, besteak beste, bi Udalbiltzak bateratzea lortu beharraz hitz egin zuen, "norberak bere handikeriak eta interesak" ahaztu behar dituela dio eta "Euskal Herria eta euskal herritar guztien interesak eman aitzinean". Abertzaleak biltzearen garrantzia aipatzen du.

Omenaldiko setimenduez eta Garzoni buruz ere hitz egiten du elkarrizketan. Osorik irakurtzeko aukera duzu Berrian