Atzegik sentsibilizazio soziala lortzeko kanpaina hasi du

Uztarria.eus 2004ko api. 21a, 19:04
  • Arazo Psikikoa duten Pertsonen Aldeko Elkarteak gizartearen gertutasuna bilatu nahi du
  • Gipuzkoan, 2051 lagunek eman dute izena ezinduei laguntzeko

Atzegik, Arazo Psikikoa duten Pertsonen Aldeko Elkarteak, sentsibilizazio soziala lortzeko kanpaina hasi zuen atzo. Kanpainak, hamar egunez iraungo du.

Atzegik gizartearen eta arazo psikikoa dutenen arteko gertutasuna bilatu nahi du, hauen integrazioa bideratzeko arlo guztietan. Bide horretan lan egin du elkarteak orain arte, eta helburu horrekin Atzegizale izeneko kanpaina erabili dute. Kanpaina honekin, ezindu hauen integrazioan laguntza eskaini nahi duen orori atea zabaldu nahi izan die. Egun, 2.051 pertsonek eman dute izena Gipuzkoan.

Atzegik, Azpeitian, Perdillegi kaleko San Miguel Patronatoan du egoitza. Inork zerbait jakin edo laguntza eman nahi izanez gero, bertara hurbildu daiteke.