EITBren hizkuntza-irizpideak ikusgai erabili.com-en

Uztarria.eus 2004ko mai. 14a, 21:05
  • Argitaratzen dituzten lehen aldia da
  • Azpeitiko Udal Euskara Patronatoaren webgunean daude

Lehengo aldiz, Euskal Irrati Telebistak erabiltzen dituen hizkuntza-irizpideak argitara emango dira. Azpeitiko Udal Euskara Patronatoaren erabili.com webgunean egongo da ikusgai. Irizpideak hizkuntzalariei egiten dizkieten kontsultetatik ateratzen dituzte.

Beraz, aipatutako sarean, EITBko langileek jarraituko dituzten hizkuntza-irizpideak edonoren eskuragarri egongo dira gaurtik aurrera.