Herriko presoen webgunea

Uztarria.eus 2004ko mai. 26a, 14:05
www.herrira.com webgunea

Herrian kartelak ipinita daude: www.herrira.com

Webgune horretan, herriko preso eta iheslariei buruzko informazioa sartu da. Baita datorren larunbatean ospatuko den Elkartasun Eguneko egitaraua ere, agenda eta bestelako informazioak, esaterako.

Elkartasun egunari buruzko inkesta bat ere martxan dago portadan bertan, eta irekitako eztabaidetan parte hartzeko aukera dago. Eztabaida hauek, aurkitu.com webgunearen baitan egiten dira, izan ere, webgunea Azpeitiko Aurkitu Internet Elkarte ez lukratiboak egina da. Aurkitu-ren helburua Euskal Herriko elkarte kultural guztiei doako zerbitzu batzuk ematea da, Internet-en egongo den atari baten bitartez.