Gazte Astea antolatu du AGZ!?ek

Uztarria.eus 2004ko eka. 8a, 13:06
Gazte astearen iragarkia.
  • Ekainaren 8tik 12ra bitartean hainbat ekitaldi prestatu dituzte

Urtero bezala, Azpeitian Gazteok Zer!? taldeak gazte astea antolatu du. Gaur hasita zapatua bitartean iraungo du eta egunero zerbait egongo da ikusteko edo parte hartzeko.

Ekimen ugari eta ezberdinak antolatu ditu AGZ!?ek. Duela hilabete hasi zen futbito txapelketaren amaierako partidak, gaztetxearen inguruko asanblada, filma, afaria... Hona egitaraua:

Ekainak 8, asteartea: futbito kopako finalerdiak Betharratan, 19:00etan eta 20:00etan.

Ekainak 9, asteazkena: asanblada gaztetxearen proposamenen inguruan, 19:30ean plazan.

Ekainak 10, osteguna: futbito ligako finalerdiak, 19:00etan eta 20:00etan.

Ekainak 11, ostirala: Eneko Aritza (Orreagako gudaren filma), 22:00etan udaletxe azpian.

Ekainak 12, zapatua: Gazte eguna.

  • "Gazte izateagatik gartzela arriskuan!! Epaiketarik ez!!!" prentsaurrekoa, 12:00etan udaletxe azpian.
  • Futbito kopako finala 16:00etan, plazan
  • Futbito ligako finala, 17:00etan. Ondoren apustuak eta herri jokoak, plazan.
  • Manifestazioa. "Gazte izateagatik gartzela arriskuan!! Epaiketarik ez!!!" lemapean, 19:00etan plazatik.
  • Gazte afaria azoka plazan, 21:00etan. Ondoren globo gerra.