'Adingabeen Harrera Familiak' hitzaldia emango du

Uztarria.eus 2004ko eka. 11a, 14:06
  • Bi helburu izango ditu: batetik, ekimenak zertan datzan azaltzea eta bestetik, umeak etxean hartzeko prest dauden familiengana iristea
  • Ekainaren 16an izango da Aitonena I-ean arratsaldeko zazpiretan

Adingabeen Harrera Familiak elkarteak Uztarriari jakinarazi dioenez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, sentsibilizazio kanpaina hasiko dute. Helburuen artean bi azpimarratzen dituzte nagusiki: batetik, ekimenaren berri ematea eta bestetik, umeak etxean hartzeko prest dauden familiengana iristea. Helburu horretan inongo interesik ez duten hainbat erakundek parte hartzen dute.

Kanpaina Gipuzkoan zehar emango diren hitzaldietan oinarritzen da. Azpeitian ekainaren 16an izango da Aitonena I-eko egoitzan, arratsaldeko zazpiretan.