Hemen da POURRA'04

Uztarria.eus 2004ko eka. 23a, 15:06
Pourraren irudia
  • Uztarriak antolatzen du, urtero bezala.
  • Jarraipen osoa webgune honetan egin daiteke, www.uztarrria.com/pourra helbidean

Laster hasiko da Frantziako Tourra. Eta Azpeitian, Uztarriak Pourra antolatu du, azkenengo hiru urteetan bezala.

Pourra, oso-osorik, webgune honetan jarraitu daiteke. Helbidea, hauxe:

Hor aurkituko dituzue parte-hartzeko arauak, iskripzio orria, sari-banaketa nola egingo den, eztabaidatzeko orrialdea, eta baita egunez-eguneko sailkapena ere.

Aurtengo pourrak iazko sistema eta funtzionamendu berdina izango du. Bederatzi txirrindulari aukeratu beharko dira, ordenean, eta Tourra bukatzean banatuko dira sariak.

Zer egin parte hartzeko

Oso erraza da.

  1. Inprimatu iskripzio orria (pdf formatua). Edo, bestela, taberna laguntzaileetan aurkituko dituzu; hartu handik.
  2. Bete hor eskatzen diren datu guztiak. Txirrindulariak aukeratzeko, adibidez, begiratu aurreko urteko pourrak!
  3. Utzi iskripzio orri hori taberna laguntzaileren batean, 15 eurorekin batera. Etxe-Zuri, Amaia, Urtzi edo Erreka tabernetan. Edo, bestela, etorri Uztarriako lokalera.
  4. Eta jarraitu Pourraren eboluzioa, webgune honetan .

Sari haundiak eskuratu ditzazkezu. Iazkoak hala izan ziren

Besterik

Beste lotura batzuk: