Gipuzkoako Artzai Txakur Txapelketa Urrestillan

Uztarria.eus 2004ko uzt. 15a, 12:07
  • Igandean jokatuko da 18:00etan hasita
  • Inaxio Etxeberria azpeitiarrak eta Pello Segurola Matxinbentarrak parte hartuko dute

Ibai-Eder Urrestillako Nekazal Kooperatibak eta Artxate Elkarteak antolatuta Gipuzkoako arraza libreko Artzai Txakur Txapelketako kanporaketa jokatu da Urrestillan. Igandean, uztailaren 18an, izango da arratsaldeko seietan hasita.

Ez da Urrestillan egiten den lehen aldia izango. Urteroko zita da baina aurrekoetan Sanjuanetako egitarauetan sartu izan dute. Aurten tarterik ez eta atzeratu egin behar izan da.

Zazpi artzaik hartuko dute parte eta bederatzi txakurrek egingo dute lan, artzai bik bina txakur ekarriko baitituzte. Azpeitiko Inaxio Etxeberria Argi txakurrarekin eta Matxinbentako Pello Segurola Lagun-ekin bertan izango dira Diario Vasco-n irakurri daitekeenez.