'Hiru' liburuxka atera da

Uztarria.eus 2004ko uzt. 22a, 14:07
'Hiru'; azken zenbakiaren azala.
  • Literatuzta literatur aldizkariaren 3. zenbakia da
  • Aurkezpen ekitaldia bihar (ostirala) dute, Iturri Txikin gaueko hamarretan

Literatuzta Taldeak 3. zenbakia osatu eta atera du, Hiru izenburuarekin. 13 lagunek idatziriko poema eta ipuin sortak bildu dituzte oraingoan. Horiez gain, Harkaitz Cano, Asier Serrano eta Aitor Arana idazleekin solasaldi txiki batzuk ere badakartzate zenbaki honetan.

Liburutxo berria aurkezteko bihar (ostirala), uztailaren 23an, emanaldia eskainiko dute Literatuztako idazleek. Iturri Txikin izango da, 22:00etan hasita. Bertan, literatur aldizkarian agertzen diren idatzi batzuk irakurriko dituzte.

Banaketa Uztarriako bazkideei

Literatuzta-ren 1.000 ale argitaratu dituzte. Uztarriako bazkideei, doan dutela kontuan izanik, etxeetara banatuko dizkiete, laster batean. Soberan diren aleak, berriz, euro batean salgai egongo dira interesatuentzat Eklipse Kultur-dendan eta Uztarriako egoitzan.

Oraintsu egin diren bazkideei —hau da, ekainetik aurrera egin direnei— beranduago banatuko diete, Uztarriak eskaintzen dituen beste liburu guztiekin batera.