Gaur bukatuko dira udalekuak

Urola-Kostako Hitza 2004ko uzt. 23a, 13:07
  • Aurtengo udaleku irekiak parte hartze handiena izan dutenak izan dira

Gaur amaituko dira Udaleko Gazteria, Kirola, Gizartekintza eta Ingurumena sailek, herriko haur eta gaztetxoentzako, elkarlanean antolatu dituzten udaleku irekiak. 11:30ean, Frontoi Txikin agur-festa egingo dute talde desberdinetakoek, eta, han, bigarren txandako hamabostaldian ikasitako dantza, abesti eta antzerki txikien emanaldia eskainiko dute. Ondoren, hamaiketatxo txiki bat egingo dute. "Gurasoak eta nahi duten herritarrak gonbidatuta daude agur-festako jaialdia ikustera", dio Nerea OrbaƱanos Gazteriako teknikariak.

Aurten, udaleku irekietan aurreko urteetan baino haur gehiago izan da, eta lehen txandan ibili ziren haur eta gaztetxo batzuek bigarrenean ere izena eman dute; udalekuak errepikatuz. "Ez genuen aurreikusten hainbeste jendek parte-hartuko zuenik; zentzu horretan, beraz, pozik gaude. Orain, parte-hartze handi honen zergaitia aztertu beharko dugu, izan ere, aurtengo ekitaldi, tailer, irteera eta abarren eskaintza aurreko urteetakoaren antzekoa izan baita", dio OrbaƱanosek.

Parte-hartzea. Taldez talde

Lehen txanda

  • Udan Txiki. Hiru eta bost urte arteko haurrak. 100 haur.
  • Udan Jolas. Lehen hezkuntzako lehen eta bigarren mailakoak. 45 haur.
  • Udan Mugi. Lehen hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailakoak. 31 haur.
  • Udan Alai. Lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailakoak. 21 haur.
  • Udabentura. DBHko lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren mailakoak. 28 gaztetxo.

Bigarren txanda

  • Udan Txiki. Hiru eta bost urte arteko haurrak. 70 haur.
  • Udan Jolas. Lehen hezkuntzako lehen eta bigarren mailakoak. 40 haur.
  • Udan Mugi. Lehen hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailakoak. 26 haur.
  • Udan Alai. Lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailakoak. 7 haur.
  • Udabentura. DBHko lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren mailakoak. 24 gaztetxo.