Eguraldiaren berri uztarria.com-en

Uztarria 2004ko ira. 22a, 20:09
  • Gaurtik aurrera, Azpeitiko eguraldiaren berri emango du uztarria.com-ek.
  • EHKME Fundazioari esker emango da informazioa

Euskal Herriko Klimatologia eta Meteorologia Elkarteak bere webgunean egunero-egunero ematen du eguraldiaren berri. Eta, gainera, herriz-herri ere ematen du informazioa. Gaurko, biharko eta etziko eguraldi aurreikuspenak Euskal Herriko hainbat herritan, tartean, Azpeitia.

Gaurtik aurrera, informazio hori bera eskainiko du uztarria.com-ek ere, bere portadan: zer eguraldi egingo duen Azpeitian, gaur, bihar eta etzi. Ikono bidez emango da informazioa eta eguneko tenperatura maximo eta minimoen berri ere emango da.

Hau guztia modu automatiko batean egingo da. Izan ere, EHKME Fundazioak modu estandar batean ematen du informazio hori, eta beraz, posible egiten du uztarria.com-ek informazio hori irakurri eta bertan erakustea. Uztarria.com webguneko makina egunero-egunero joango da EHKME Fundazioaren webgunera, eta handik ekarriko du Azpeitiari dagokion informazioa. Adibidez, Debagoieneko atariak (www.goiena.net) ere horixe bera egiten du Arrasateko datuekin.

Uztarriaren izenean, eskerrik asko EHKME Fundazioari informazio hori partekatzeagatik.