Roberto Rodriguez eskaladan Espainiako Txapelketan irabazle izan da

Sara Rodriguez 2004ko ira. 21a, 12:09
Erdian ageri da Roberto Rodriguez garaikurrarekin.
  • Txapelketa irabazi duen bigarren aldia da

Joan den asteburuan, irailaren 11-12an, Espainiako Eskalada Txapelketa jokatu zen Bartzelonan. Roberto Rodriguez azpeitiarrak 20 urte azpiko mailan parte hartu eta irabazi egin zuen.

Ez da txapelketa irabazi duen lehen aldia. 16 urte azpiko mailan ere lortua zuen Espainiako txapelketa irabaztea.