Haur hizkera edonoren eskura uztarria.com-en

Uztarria.eus 2004ko ira. 22a, 14:09
  • Haurtxoei euskaraz zuzentzeko hitzak biltzen ditu
  • Baite Euskara Elkarteak sortutako ekimena izan zen eta webgunean jaso da

Baite Euskara Elkarteak 2003an haurrei zuzenduriko ekimena aurrera eramatea erabaki zuen. Arrazoia, haur hizkera euskaraz galtzen ari ote zen beldurra izan zen.

Haurrei euskaraz nola hitz egin izan den jaso eta hiztegitxoa osatu zuen. Hiztegia bi zatitan atera zen Baite aldizkarian. Honela zioen orduan Baite-k:

"Zeini ez ote diote txikitan "lolo" esan?, edo "pupua"?... Hala ere, badirudi haur hizkera euskaraz galtzen ari dela. Hori dela eta, Baite Euskara Elkarteak hitz batzuk bildu ditu, eta aldizkarian argitaratu".

Orain uztarriaren webgunean jarri dira edonork eskura izan dezan.