Sorosle eta sorospen ikastaroak emango ditu DYA-k

uztarria 2004ko ira. 27a, 17:09
  • Urriaren 4ean hasi eta hiru astez emango dira, astelehenetik ostiralera
  • Frogak gainditzen dituenak sorosle titulua eskuratu ahal izango du eta EHU-ko ikasleek 2 kreditu jasotzeko aukera izango dute

Sorosle eta sorospen ikastaroak emango dituzte Azpeitian lehen aldiz. DYA Gipuzkoak antolatu du eta datorren astelehenan, urriaren 4ean, hasiko dira ikastaroak.

Hiru astez iraungo du ikastaroak eta astelehenetik ostiralera bitartean emango dira 19:30etik 21:30era, Loiola 91 eraikinean. Ikastaroaren helburuak, "egunerokotasunean aurki ditzakegun arazoei nola erantzun" ikastea da, "ezagupen oso arruntak baina laguntza asko eman dezaketenak eta modu oso eroso eta atseginean erakusten direnak, teoriarekin eta praktikarekin", diote DYA-koek.

Froga gainditzen dituenak sorosle titulua eskuratzeko aukera izango du, eta EHU-ko (Euskal Herriko Unibertsitatea) ikaslea bada 2 kreditu jasotzeko ere bai.

Ikasle kopurua mugatua duen ikastaroaren balioa 60 eurokoa da (ikastaroko ezagupenak biltzen dtuen txostena barne).

Izena emateko edo informazio gehiagorako telefono honetara deitu behar da: 943 46 46 22.