Ernioko azken eguna

Uztarria.eus 2004ko ira. 28a, 13:30

Erniok igaro den igandean azken eguna ospatu zuen. Jende ugari izan zen, urtero ohi den moduan, baina aurten bazuen berezitasun bat: antzerkia zegoen ikusgai, eta ez nolanahikoa gainera, hain famatu egin den "Kutsidazu bidea, Ixabel" antzezlana baizik.