Jende asko bildu zen Ernioko azken egunean

uztarria 2004ko ira. 28a, 13:09
  • Ernion ateratako argazkiekin bildumatxo bat egin da
  • Helbide honetan ikus daiteke joan den igandean Ernion izan zen festa giroa

Jende asko ibili zen Ernion azken eguna ospatu zenean. Berezia izan zen, izan ere, azken urteetan zeresan handiena eman duen antzezlana ikusteko aukera izan baitzen Zelatunen: "Kutsidazu bidea, Ixabel" da antzezlan hori. Uztarriako webgunean igandean ateratako argazkiekin bilduma txiki bat egin da.