Ikasberrik autobusak jarri ditu Kilometroetara joateko

uztarria 2004ko ira. 29a, 17:09
  • Anbulategi aurretik aterako da 9:30ean eta itzultzeko ordua 19:00etan izango da
  • Izen emateak 6 euro balio ditu

Igandean Kilometroak 2004 ospatuko da Zarautzen eta Orion, "Itxaso zaharra, olatu berria" lemapean eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolak autobusak antolatu ditu joateko.

Autobusa goizeko bederatzietan aterako da anbulatorio aurretik. Itzuli, berriz, arratsaldeko zazpietan egingo da. Joan nahi duen orok 6 euro ordaindu beharko ditu. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko 15 12 46 telefonora deitu daiteke.