Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatuta bertso eskolak hasiko dira

uztarria 2004ko ira. 29a, 18:09
  • Urola bailarako bertsozaleei deia egin nahi die parte har dezaten
  • Asteazkenetan izango dira, "bertsoaren aitzakian eta giro ezin alaiagoan afal ostea igartzeko"

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak bosgarren urtez jarraian, bertso eskolak ematen hasiko da. Elkartetik deia egin nahi zaie Urola bailarako bertsozale guztiei hurbil daitezen "bertsoaren aitzakian eta giro ezin alaiagoan afal ostea igarotzera".

Eskolak asteazkenetan emango dira, Urola-Kostako Hitza-ren eta Uztarriaren egoitzan. Eskolekin batera Erniarraitzek urtean zehar Bertso Parranda, bertso paper lehiaketak, afariak, bertso munduko astea... antolatzen ditu.

Urrian hasiko dira aipatu eskolak eta interesatuek telefono honetara deitu besterik ez dute egin behar: 615700766 (Jokin).