Eliz kaleko etxebizitza bat hustua dago egoera txarra dela eta

uztarria 2004ko urr. 7a, 20:10
  • Larunbat arratsaldean bigarren solairua erori egin zen
  • Teknikariak pasatu arte hutsik dago baina udaltzaingoak esan duenez "egoera txarrean" aurkitzen da

Zapatuko arratsaldeko seietan, Eliz kaleko 30. etxebizitzako bigarren solairua erori egin zen. Lehenengo eta bigarrengo solairuetan ez zen inor bizi, beraz, ez da zauritutakorik egon. Hirugarren solairukoak, berriz, desalojatu egin zituzten.

Udaltzainek diotenez, etxebizitza "egoera txarrean" geratu da. "Bigarren solairua lehenengoaren gainera erori eta hirugarrena okertuta geratu da". Teknikariak pasatu artean hutsik iraungo du.