'Gauza txikien liburua' izena du Pako Aristiren azken lanak

uztarria 2004ko urr. 26a, 18:10
  • Ipuinak, poemak, gogoetak eta saiakerak biltzen ditu 63 piezen artean
  • Ostiralean aurkeztuko du Donostiako Hontza liburudendan, 12:00etan

Pako Aristik Gauza txikien liburua idatzi du. Erein argitaletxeak eman dio aukera argitaratzeko, eta ostiral honetan IƱaki Aldekoarekin batera aurkeztuko du Hontza liburudendan, eguerdiko hamabietan.

Liburua 63 lan txikiz osatua dago. Bertan ipuinak, poemak, gogoetak eta saiakerak aurkituko ditu irakurleak. Fikzioa eta kronika nahastuz, bizitzaren bidaia luzea hobeto ulertarazi, eta bidaia horretan irakurleei gozatzen lagundu nahi duen liburua da.